12. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDIA MANKOMUNITATEA

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Andia Mankomunitatearen Batzarrak, 2017ko azaroaren 10ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko aurrekontua. Hura 2017ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuarekin bat, hasiera batean onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egon da ikusgai, hamabortz egun baliodunean.

Ez da alegaziorik aurkeztu horren inguruan.

Horrenbertzez, behin betiko onetsi da:

GASTUAK:

1. kapitulua: Langileen gastuak: 25.401,46 euro.

2. kapitulua: Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 2.783,51 euro.

7. kapitulua: Kapital transferentziak: 3.207,32 euro.

Gastuak, guztira: 31.392,29 euro.

DIRU-SARRERAK:

4. kapitulua: Transferentzia arruntak: 22.392,29 euro.

7. kapitulua: Transferentziak, administrazio orokorretik entitatera: 9.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 31.292,29 euro.

Muetzen, 2017ko abenduaren 19an.–Burua, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L1714880