12. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

12. eta 13. aldaketak 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko 188. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 28an, aurrekontuan aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

12/2017 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

Aldaketa: 2. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak. Zenbatekoa: +4.000,00 euro.

Aldaketa: 7. kapitulua.–Kapital transferentziak. Zenbatekoa: -4.000,00 euro.

13/2017 ALDAKETA

Kreditu berezia

Aldaketa: 2. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak. Zenbatekoa: +30.000,00 euro.

Aldaketa: 8. kapitulua.–Finantza-aktiboak. Zenbatekoa: +30.000,00 euro.

Atarrabian, 2017ko urriaren 20an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1714652