12. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

11/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko 175. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 11n, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

11/2017 ALDAKETA

Kreditua handitzea:

Aldaketa: 2. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak. Zenbatekoa: +29.761,19. euro.

Aldaketa: 4. kapitulua.–Transferentzia arruntak. Zenbatekoa: +29.761,19. euro.

Atarrabian, 2017ko urriaren 2an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1714651