12. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen Eguesibarko Udalak, 2017ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batean onestea honako ordenantza fiskal hauek aldatzea:

–Agiriak egin eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala;

–Eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala;

–Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala;

–Zeremonia zibilak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Ordenantza horiek 2018ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, betiere aldaketaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean egun horren aurretik argitaratzen bada. Hala izan ezean, argitaratzen den egunean hartuko dute indarra.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko hogeita hamar eguneko epealdia; hartan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, eta, halakorik aurkeztu ezean, behin betiko bilakatuko da hasierako onespena.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2017ko abenduaren 19an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1714822