2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
1. poligonoko 34. lurzatiaren xehetasun-azterketa. Behin betiko onespena
Udalak 2017ko abuztuaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zen behin betiko onestea Tebasko 1. poligonoko 34. lurzatiaren (Santa Eufemia kalea, 2) xehetasun-azterketa, Joseba Jaso Villamayorrek sustatua; haren kopia igortzea Ingurumeneko, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako Departamentuari, planeamenduko Erregistroan jaso dadin; sustatzailearei erabaki hau jakinaraztea; eta erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Erabaki honen kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu daiteke, Udal honen Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako alor horretako epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jakinarazpen honen ondoko hilabetean.
Tebasen, 2017ko irailaren 4an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L1714807