12. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

2018rako karga-tasak

Erromantzatuko Udalak, 2017ko abenduaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen onestea 2018rako udal zergen karga-tasak, indizeak eta portzentajeak, jarraian datozen bezala:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:

Hiri-lurreko ondasunetarako ezartzen den urteko karga-tasa %0,25 da, hiri-lurreko ondasunen balorazio txosten berriaren ondoriozko ondasunen katastro-balioaren gainean.

Landa-lurreko ondasunetarako ezartzen den urteko karga-tasa %0,50 da, ondasunen katastro-balioaren gainean.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergentzat ezartzen den karga-tasa %4 da, eraikuntza, instalazio eta obrak gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: epigrafeko tarifa %10 handituta.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: legezko gutxienekoa.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek 30 eguneko epea izan dezaten espedientea aztertzeko. Epe hori igaro eta inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, zerga-tasa horiek behin betiko onetsitzat joko dira.

Erromantzatuan, 2017ko abenduaren 18an.–Alkatea, Beatriz García Hernández.

Iragarkiaren kodea: L1714843