12. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

8. aldaketa 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko aurrekontuan egin zortzigarren aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2017ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 7an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2017ko 8. aldaketa.

A. Kreditu berezia.

4540 6190000. “Landabideetako moldatze lanak”: 15.000,00 euro.

Finantzaketa.

87000. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 15.000,00 euro.

Orkoienen, 2017ko abenduaren 20an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1714879