12. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

7. aldaketa 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko aurrekontuan egin zazpigarren aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2017ko 200. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2017ko 7. aldaketa.

A. Kreditu berezia.

32320 13100 San Miguel ikastetxe publikoko aldi baterako langileen ordainsariak: 3.500,00 euro.

32321 13100 Auzalar ikastetxe publikoko aldi baterako langileen ordainsariak: 14.000,00 euro.

1533 6240000 Obra-lantaldeko ibilgailua: 2.900,00 euro.

1710 6240000 Obra-lantaldeko ibilgailua: 3.300,00 euro.

Finantzaketa.

87000. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 23.700,00 euro.

B. Kreditu-gehigarria.

2311 23020 Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren dietak eta joan-etorriak: 6.500,00 euro.

3331 13100 Gizarte Etxeko aldi baterako langileen ordainsariak: 7.000,00 euro.

3331 21200 Gizarte Etxearen zainketa eta konponketa: 2.000,00 euro.

3410 12002 Kirol Zerbitzuko funtzionarioen oinarrizko ordainsariak: 2.500,00 euro.

3410 12103 Kirol Zerbitzuko funtzionarioen ordainsari osagarriak: 600,00 euro.

3410 16000 Kirol Zerbitzuaren gizarte segurantza: 1.000,00 euro.

Finantzaketa.

87000. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 19.600,00 euro.

C. Diru-sarrera bidezko kredituak.

2391 6400 Desparekotasunei buruzko azterketa eta diagnostikoa: 9.000,00 euro.

Finantzaketa.

4508005 Berdintasun proiektuetarako Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza: 9.000,00 euro.

Orkoienen, 2017ko abenduaren 20an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1714878