2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERIAIN
Deialdia, Beriaingo Udaleko administrari-ofizial izateko bi lanpostu, C mailakoak, betetzeko, plantillako lanpostu kopurua handitu gabe. Onartuen behin-behineko zerrenda
Alkatetzak 2017ko urriaren 18an emandako ebazpenaren bidez, deialdia onetsi zen Beriaingo Udaleko administrari-ofizial izateko bi lanpostu, C mailakoak, oposizio-lehiaketaren bidez betetzekoa, plantillako lanpostu kopurua handitu gabe. Deialdi hori 2017ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 17an.
Eskabideak aurkezteko epea bukatu denez, bidezko da onestea izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eranskinean agertzen baita.
Interesdunek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko eta akatsak, halakorik bada, zuzentzeko.
Beriainen, 2017ko abenduaren 19an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.
ERANSKINA
–Onartuak:
CARRIQUE IRIBARNE, MARIA DOLORES
ESLAVA JERICÓ, AMAIA
–Baztertuak: inor ez.
Iragarkiaren kodea: L1714806