12. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Aldaketa, Gimnasioko instalazioak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2017ko abenduaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea ordenantza fiskal honen aldaketa:

–Gimnasioko instalazioen erabilera arautzen duen ordenantza fiskala.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Otsagabian, 2017ko abenduaren 18an.–Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L1714668