2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
1/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2017ko aurrekontuan egin 1. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2017ko 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 16an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onesten da Murillo el Cuendeko Kontzejuko Herritarren Batzarrak 2017ko abenduaren 11n egin bilkuran hartutako erabakiaren bidez, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aurrekontuko lehen aldaketa: kreditu berezia gaitzea.
GASTUAK:
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 3.291,20 euro.
Gastuak, guztira: 3.291,20 euro.
FINANTZABIDEA:
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 3.291,20 euro.
Finantzabideak, guztira: 3.291,20 euro.
Murillo El Cuenden, 2017ko abenduaren 12an.–Kontzejuko burua, Arcángel Vicente Azpíroz Garde.
Iragarkiaren kodea: L1714779