12. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Aldaketak ordenantzetan, 2018ko tasak eta zerga-tasak ezartzeko. Behin betiko onespena

Murchanteko Udalak, 2017ko irailaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2018ko ekitaldirako aldaketa, ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak eta tasak arautzen dituzten ordenantzetan. Hura 2017ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 13an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira ordenantza eta tasak, aldatu direnak lehenago argitaratu zirenetik, eta agindu da haiek osorik argitaratzeko, behar diren ondorioak izan ditzaten. Aldaketarik ez dutenek indarrean jarraituko dute.

6. ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORUAREN, HEGALKINAREN ETA ZORUPEAREN
ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Nafarroako ferietako saltzaileen elkartearekiko hitzarmena, 2018rako, 1.015 eurokoa izanen da urtean.

8. ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN HAUR ESKOLAKO ZAINTZA ETA EGONALDI ZERBITZUEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

2017-2018 ikasturtean ordaindu beharreko kuotak: ikasturte bakoitzean Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifen araberakoak izanen dira.

Lehendik zeudenez gain, sarrera kuota edo matrikula berri bat ezarri da eskolaldi erdia eta jantokia dutenentzat. 150 eurokoa da, eta ikasturtearen hasieran ordainduko da.

Itzulitako ordainagiri bakoitzak 4 euroko gastu erantsia ekarriko du, haien tramitazioagatik, bai eta indarra duen legeak ezartzen dituen errekargua eta gastuak ere.

Kuotak ordaintzen ez ote diren, gastu horri ere erantzunen dio matrikulak.

Bi ordainagiri ordaindu gabe metatzea, ondoz ondo izan ala ez, arrazoi aski izanen da haurra bertzerik gabe 0-3 urteko ikastetxetik kanpora gelditzeko, jakinarazpenik edo aldez aurreko gaztigurik behar izan gabe, horrela ez-ordaintzea galaraziko delakoan.

10. ORDENANTZA FISKALA, UDALAK ANTOLATZEN DITUEN HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL EDO GIZARTE ARLOKO IKASTARO EDO JARDUERETAN SARTU, IZENA EMAN EDO MATRIKULATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Igeriketa ikastaroak:

Haurrak: erroldatuak: 30 euro; erroldatu gabeak: 35 euro.

Helduak: erroldatuak: 33 euro; erroldatu gabeak: 38 euro.

Abonamendua nahitaezkoa da kasu guztietan.

Helduendako kirol ikastaroak:

Aerobic/Step/Tonifikazio/GAPeko eskolak.

Pilates/Bizkar osasuntsuko eskolak.

Body Pump-eko eskolak.

Yoga integraleko eskolak.

Erroldatuak: 60 euro hiruhilekoan aurtengo abonatuendako, eta 75 euro abonatu ez direnendako.

Erroldatu gabeak: 80 euroko tasa bakarra.

Pentsamendu positiboa/Erabateko atentzioko eskolak (Mindfulness).

Erroldatuak: 30 euro hiruhilekoan aurtengo abonatuendako, eta 45 euro abonatu ez direnendako.

Erroldatu gabeak: 50 euroko tasa bakarra.

Dantza aktiboko eskolak: 3 egun.

Erroldatuak: 60 euro hiruhilekoan aurtengo abonatuendako, eta 75 euro abonatu ez direnendako.

Erroldatu gabeak: 80 euroko tasa bakarra.

Haurrendako kirol ikastaroak:

Karateko eskolak:

Erroldatuak: 60 euro hiruhilekoan aurtengo abonatuendako, eta 75 euro abonatu ez direnendako.

Erroldatu gabeak: 80 euroko tasa bakarra.

Haurrendako dantza aktiboko ikastaroa:

Erroldatuak: 20 euro hiruhilekoan aurtengo abonatuendako, eta 35 euro abonatu ez direnendako.

Erroldatu gabeak: 40 euro.

Badminton ikastaroa:

Erroldatuak: 20 euroko kuota hiruhilekoan. Nahitaezkoa da kirol instalazioetako aurtengo abonamendua.

Atletismo eskola:

Erroldatuak: 60 euro hiruhilekoan abonatuendako, eta 75 euro abonatu ez direnendako.

Erroldatu gabeak: 80 euro.

Nafarroako Kirol Jokoak:

Erroldatuak: 45 euro hiruhilekoan aurtengo abonatuendako, eta 60 euro abonatu ez direnendako.

Erroldatu gabeak: 65 euro.

Bertzelakoak:

Haurrendako antzerki eskolak: 100 euro erroldatuendako, eta 110 euro erroldatu gabeendako. 2017-2018 ikasturte osoa. Ikastaroa hasi aurretik ordaindu beharko da.

Hezkuntza/Kultur ikastaroak: eskulanak: 170 euro urtean. Ikastaroa hasi aurretik ordaindu beharko da.

Hiri-arteko ikastaroa: 10 euroko kuota. 15 euro erroldatu gabeendako.

Film laburretako ikastaroa: 15 euroko kuota. 20 euro erroldatu gabeendako.

Atseden hartzeko lantegia: 18 euroko kuota hilean. 25 euro erroldatu gabeendako.

Gazte etxe berriko kuota:

11 eta 15 urte bitarteko taldea: 32 euroko kuota hiruhilekoan, eta 40 euro erroldatu gabeendako.

10 urtekoen taldea: 10 euroko kuota hiruhilekoan, eta 15 euro erroldatu gabeendako.

Inskripzioa egin ondoan, bazkide txartela banatuko da, eta horretarako, nahitaezkoa da argazki bat eramatea. Baja emanez gero, horrek indarra izan dezan, txartel hori itzuli beharko zaio Udalari.

Gimnasioaren erabilera: hilabeteko kuota: 0 euro. Nahitaezkoa da kiroldegiko urteko abonamendua edo sarrera aurkeztea.

Ludotekako kuota oporraldietan: 10 euro astean erroldatuendako, eta 15 euro erroldatu gabeendako.

Gehienez ere 30 haur asteko (postuak inskribatu ahala beteko dira zorrotz-zorrotz).

Euskara ikastaroa. Aurrez hitzarmena eginik, 150 euro hilean.

Partikularrek Murchanteko Udalari eskatzen diotenean Udalaren edozein kirol instalazio edo eraikin erabiltzea:

Irabazteko asmoa duten jarduerak: 10 euro orduko, eta 20 euro erroldatu gabeendako edo EJZ Murchanten ez dutenendako.

Araudi orokorra:

Udalak antolatzen ez dituen ikastaro edo jardueretan izen emanda dauden guztiek kirol instalazioen aurtengo abonamendua eduki beharko dute edo, bertzenaz, eguneroko sarrera ordaindu.

Prezio horiek urte bateko indarraldia izanen dute, urte naturalarekin bat, baina indarrean jarraituko dute bertze batzuk onesten ez diren bitartean.

Ordainketak bankuko kontuaren bidez helbideratuko dira.

Kobratutakoa ezin da itzuli.

Baja emateko edozein ikastarotan edo jardueratan, Murchanteko Udalari jakinarazi behar zaio, hilabete/hiruhileko bakoitzeko lehen egun balioduna baino lehen. Bertzela, hilabete/hiruhileko osoa kobratuko da, eta baja hurrengo hilabete/hiruhilekoan hasiko da.

Norbait hiruhilekoa hasita dagoela inskribatzen bada, hiruhileko osoa kobratuko zaio. Ez da onartuko hiruhileko erdien ordainketarik.

Udalak gutxieneko ratioak ezar ditzake jardueretarako.

Interesdunak jardueran agertzen ez badira, ez zaie inoiz dirurik itzuliko.

Tokiak izendunak dira eta ezin zaizkio bertze inori laga.

Udalak ikastaro bakoitzean ezarriko ditu errekuperatu ezin diren egunak.

Araudi orokor hau jarduera bakoitzerako zehazten ahal du Udalak.

Bi ordainagiri ordaindu gabe metatzea, ondoz ondo izan ala ez, arrazoi aski izanen da berehala jardueratik kanpora gelditzeko, jakinarazpenik edo aldez aurreko gaztigurik behar izan gabe.

Itzulitako ordainagiri bakoitzak 4 euroko gastu erantsia ekarriko du, bai eta indarra duen legeak ezartzen dituen errekargua eta gastuak ere.

11. ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Erroldatuak 2018

Banakakoa.

Pentsiodunak/erretirodunak: 20 euro kasu guztietan 4 eta 9 urte bitartekoak: 22 euro (16 euro familia ugaria izanez gero, 17 euro %65etik goitiko minusbaliotasuna izanez gero).

10 eta 15 urte bitartekoak: 35 euro (28 euro familia ugaria izanez gero, 26 euro %65etik goitiko minusbaliotasuna izanez gero).

15 urtetik goitikoak: 40 euro (32 euro familia ugaria izanez gero, 30 euro %65etik goitiko minusbaliotasuna izanez gero).

Familiarra.

Senar-emazte erretirodunak/pentsiodunak: 28 euro.

Senar-emazte erretirodunak/pentsiodunak: 40 euro.

(Bietako bat bakarrik denean erretiroduna edo pentsioduna).

Senar-emazteak: 58 euro (47 euro familia ugaria izanez gero).

Sarrerak.

10 urtetik beheitikoak: 3 euro (2 euro familia ugaria izanez gero).

10 eta 15 urte bitartekoak: 4 euro (3 euro familia ugaria izanez gero).

15 urtetik goitikoak: 5 euro (4 euro familia ugaria izanez gero).

Erroldatu gabeak 2018.

Banakakoa.

Pentsiodunak/erretirodunak: 26 euro.

4 eta 9 urte bitartekoak: 28 euro.

10 eta 15 urte bitartekoak: 41 euro.

15 urtetik goitikoak: 46 euro.

Familiarra.

Senar-emazte erretirodunak/pentsiodunak: 34 euro.

Senar-emazte erretirodunak/pentsiodunak: 45 euro.

(Bietako bat bakarrik denean erretiroduna edo pentsioduna).

Senar-emazteak: 63 euro.

Sarrerak:

10 urtetik beheitikoak: 6 euro.

10 eta 15 urte bitartekoak: 7 euro.

15 urtetik goitikoak: 8 euro.

Araudi orokorra.

1. Familia ugariak izanen dira 25 urtetik beheitiko hiru seme-alaba dituztenak gutxienez, baita bi seme-alaba dituztenak ere, baldin eta horietariko batek gutxienez ere %33ko minusbaliotasun aitortua badu. Edo indarra duen familia ugariaren txartela aurkezten dutenak.

2. Familia unitateko kide gisa onartuko dira uda partean aldi baterako seme-alabatzat hartzen diren haurrak, eta familiaren bonua haurraren etorrera dataz geroztik egokituko da.

3. 3 urte bitartekoek sarrera doan izanen dute, eta %65etik goitiko minusbaliotasuna dutenek ere bai. %65era iristen ez badira, %25eko deskontua izanen da edozein minusbaliotasun izanez gero.

4. Urteak kontatzeko, jaioturtea hartuko da kontuan, jaiotza eguna eta hilabetea edozein izanda ere.

5. Senar-emazte bikotean bakar batek baizik ez badu minusbaliotasun aitortua, edo bakar bat baizik ez bada erretiroduna edo pentsioduna, %25eko deskontua eginen da senar-emazteen bonuan.

6. Betiere beharrezkoa izanen da hobaria eskatzeko bidea ematen duen egoeraren frogagiria aurkeztea.

7. Deskontuak ez dira metagarriak.

8. Kuota ordaindu ezean, Udalaren kirol instalazioetara sartzea eragotziko zaie berehala ukituei. Itzultzen den ordainagiri bakoitzak 4 euroko gastu erantsia izanen du, itzulketagatik. Eta, hala denean, epez kanpo kobratzearen ondoriozko errekargua, indarra duen legeak ezartzen duen moduan.

9. Kobrantza urtean behin eginen da, eta 2018/1/1etik 2018/12/31ra arte balioko du.

10. Izatezko Bikoteen Erregistroan ofizialki inskribatutako bikoteak senar-emaztetzat hartuko dira.

14. ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN LOKAL NAHIZ INSTALAZIOEN ETA BERTAKO ZERBITZU BEREZI BATZUEN ERABILEREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Partikularrek edo entitate pribatuek antolatutako jardueren kasuan, eta irabazi asmoa badute, 10 euro orduko. Idatzizko eskabidea aurkeztu beharko dute Udalean, eta langile arduradunen ordutegitik kanpo erabiltzen badira, ordu horiek arduradunari ordaindu beharko dizkiote, zuzenean.

Ingeles ikastaroak: Udaletik kanpoko akademia batek emanen ditu. 2018. urtean, 425,80 euro hilean.

Bertze ikastaro batzuk: kasu bakoitzean zehaztu beharrekoak.

21. ORDENANTZA, JANTOKI SOZIALA ARAUTZEN DUENA

4. artikulua. Tributu kuota.

Menu arrunta: 4,90 euro lagun eta otordu bakoitzeko.

Janaria hotzean: 5,50 euro lagun eta otordu bakoitzeko.

Tarifa horiek mantenduko dira, janari zerbitzua emateko esleipena duen enpresak mantentzen dituen bitartean. Prezioa igotzen badute, igoera erabiltzaileei kargatzen ahalko zaie.

5. artikulua. Salbuespenak, murrizketak eta hobariak.

Bakarrik Nafarroako Gobernuak berak urtero aplikatzen dituenak. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzaren onuradun direnei osorik itzuliko zaie ekitaldiaren bukaeran, norberaren izenean eta jasotako ebazpenaren arabera.

Oro har, eta Udalaren tributu, tasa eta zerga guztietarako, itzulitako ordainagiri bakoitzeko 4 euro kobratuko dira kudeaketaren eta bankuko gastuen kontzeptuarekin.

Borondatezko epetik kanpo ordainagiriak kobratzeagatik eta haiek itzultzeagatik, udal honen edozein zergari edo tasari dagokienez, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117.7 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 94. artikuluan xedatuari jarraituko zaio.

Murchanten, 2017ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1714045