12. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Ordenantza fiskalak. Hasierako onespena

Ibargoitiko Udalak, 2017ko abenduaren 1ean egin bilkuran, erregelamenduaren araberako quoruma zuela, hasiera batean onetsi zituen ondotik ematen diren udal ordenantzak:

1.–Ordenantza fiskal orokorra.

2.–Ordenantza fiskala, jabari publikoko zoru, zorupe eta hegalkinean erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituena.

3.–Ordenantza fiskala, jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena.

4.–Ordenantza fiskala, lizentziak oro har eta zehazki hirigintzakoak emateko tasak arautzen dituena.

5.–Ordenantza fiskala, ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituena.

6.–Ordenantza fiskala, kontribuzio bereziak arautzen dituena.

6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertzen denetik.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Ibargoitin, 2017ko abenduaren 19an.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1714805