12. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

8. aldaketa 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko aurrekontuan egin zortzigarren aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2017ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 20an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA
(euro)

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina

672.105,90

Goititzea gastuen aurrekontuan:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA
(euro)

1 165 468

Diru-laguntza, Nafarroako Gobernuak argiteria publikoari dagokionez diruz laguntzen ez duen zatia ordaintzeko

182.000

Muetzen, 2017ko abenduaren 20an.–Alkatea, María Vicenta Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1714876