12. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

AA1710-AA1716 bitarteko aldaketak 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2017ko abenduaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen aurrekontuko aldaketa hauei buruzko espedienteak:

AA1710, AA1711 eta AA1713: kreditu transferentziak.

AA1712, AA1714, AA1715 eta AA1716: kreditu-gehigarriak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko aldia iragandakoan, eta indarra hartuko dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Garinoainen, 2017ko abenduaren 18an.–Alkatea, Iñigo Arregui Oderiz.

Iragarkiaren kodea: L1714671