2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
2018ko lan egutegiaren onespena
Alkatetzaren 467/2017 Ebazpena, 2017ko abenduaren 19koa.
Udal honetako alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2016ko abenduaren 19an. Hona hemen testu osoa:
“Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz (haren bidez aldatu zen Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea eta urteko lanaldia ezarri zen Nafarroako administrazio publikoetako enplegatuetatik Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat), eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 614/2017 Ebazpenari jarraikiz (haren bidez zehaztu ziren, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2018ko asteguneko jaiak).
EBATZI DUT:
1. 2018ko jaiegunen egutegia onestea Funesko Udaleko langileetan udal bulegoetan zerbitzu egiten dutenentzat; beraz, larunbatetan eta igandeetan ez ezik hurrengo egun hauetan ere itxita egonen dira udal bulegoak:
Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
Martxoaren 29a: Ostegun Santua.
Martxoaren 30a: Ostiral Santua.
Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.
Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.
Maiatzaren 15a: Herriko festa: San Isidro.
Abuztuaren 9a eta 10a: Santiago apostolua; herriko festak.
Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.
Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.
Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.
Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
Abenduaren 25a: Eguberri.
2. Baliogabeak izanen dira, 2018. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.
3. Funesko Udalaren bulegoetan urteko lanordu kopuruaren banaketa 08:00etatik 15:00etara izanen da, astelehenetik ostiralera.
4. Funesko Udalaren bulegoetan jendea hartzeko orduak 09:30etik 14:30era izanen dira, astelehenetik ortziralera.
5. Udalaren gainerako zerbitzuek beren lan egutegia prestatuko dute, ahalik eta lasterren, organo eskudunak onets ditzan.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.”
Ebazpen hau irmoa da administrazio bidean, eta bere aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:
1. Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
2. Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Funesen, 2017ko abenduaren 19an.–Alkatea, Ignacio F. Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1714810