12. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUES

1/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Eguesko Kontzejuko Batzarrak, 2017ko otsailaren 20an egin bilkura arruntean, onetsi zuen 2017ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 1. espedientea.

Aldaketa hori jendaurrean egon da, iragarkia 2017ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, azaroaren 17an.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Horrenbertzez, eta Foru Lege horren 277.1 artikuluan xedatuari jarraituz, laburturik argitaratzen da aipatu aldaketa:

GASTUAK:

a) Kreditu berezia:

6. kapitulua: 84.700,00 euro.

Aldaketa, guztira: 84.700,00 euro.

FINANTZABIDEAK:

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 84.700,00 euro.

Eguesen, 2017ko abenduaren 18an.–Kontzejuko burua, José Angel Valdezate Royo.

Iragarkiaren kodea: L1714820