12. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Alkateordeak eta Tokiko Gobernu Batzarreko kideak kargutik kentzea eta izendatzea

Aiegiko Udaleko alkate udalburu Juan María Yanci Lópezek, 2017ko abenduaren 15ean, 340/2017 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

“Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1.–Leonardo Camaces Murillo zinegotzia Aiegiko Udaleko lehen alkateorde izendatzea, Raúl Echarri Jiménez zinegotzia bigarren alkateorde eta José Luis Etayo Ortigosa zinegotzia hirugarren alkateorde, arestian aipatu legerian ezarritakoarekin bat.

2.–Honakoak kargutik kentzea: María Soledad Echart Marauri zinegotzia bigarren alkateorde kargutik eta Concepción Galdeano Hermoso de Mendoza zinegotzia hirugarren alkateorde kargutik.

3.–Izendapen horiek indarra hartuko dute gaurko egunean, eta horien berri emanen zaio Udaleko Osoko Bilkurari, egiten duen lehenbiziko bilkuran; halaber, izendatutakoei banan-banan jakinaraziko zaie.

4.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Aiegin, 2017ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1714672