1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
242/2017 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Azkoiengo eta Martzillako udal-mugarteetan INDUSAL industriarekin konexioa egiteko (gehieneko presioa: 16 bar) administrazio baimena, exekuzio proiektuaren onespena eta haren onura publikoaren deklarazioa ematen dituena.
Gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta gas naturaleko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, 2017ko uztailaren 11n Gas Navarra SAk administrazio baimena, exekuzio proiektuaren onespena eta haren onura publikoaren deklarazioa emateko eskatu zuen Azkoiengo eta Martzillako udal-mugarteetan INDUSAL industriarekin konexioa egiteko (gehieneko presioa: 16 bar).
Proiektuaren xede diren jarduketak jarraian deskribatzen dira:
–16 bareko gehieneko presioa duen gas hodi bat, DN 6”-ko altzairuzko hodiaz egin dena eta 520,00 metroko luzera duena.
–DN 4”-ko diametroa duten ebakitze balbulak.
–16 bareko gehieneko presioa duen gas hargune bat, DN 2”-ko altzairuzko hodiaz egin dena eta 1,00 metroko luzera duena. Bertan bezeroaren balbula instalatuko da, DN 2”-koa dena eta juntura dielektrikoa duena.
Aurrekontua 75.145,74 eurokoa da.
Baimen eskaera hori jendaurrean jarri zen, iragarkia 2017ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, abuztuaren 11n, bai eta Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan ere, 2017ko abuztuaren 9an.
Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak proiektuaren separata bidali zien Azkoiengo eta Martzillako udalei.
2017ko abuztuaren 21eko ofizioaren bidez, Martzillako Udalak adierazi zuen ados zegoela eskatutako baimenarekin eta Etxebizitzak Birgaitzeko Tafalla aldeko Bulegoaren 2017ko ekainaren 17ko txosten teknikoaren arabera udal lizentzian ezartzen ziren zehaztapenei jarraitu behar zitzaiela obrak exekutatzean.
2017ko irailaren 18an, Azkoiengo Udalak alegazioak aurkeztu zituen, eta adierazi zuen katastro datuak ez zetozela bat proiektuaren datuekin proiektuak bere udal-mugartean ukitzen zituenei buruzko separatan. 2017ko urriaren 11n, Gas Navarra SAk idazkia aurkeztu zuen, eta bertan adierazi zuen, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuaren jarraibideei jarraituta, ukitutako ondasun eta eskubideei buruz hasieran prestatutako zerrenda aldatu zuela eta horretan, katastro datuen ordez, lurzati berrantolamenduarenak erabili zituela (Nafarroako Ubidearen Arga 4-XXII. sektoreko lurzati berrantolamenduaren gaineko erabakia, 2017ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 1ean, argitaratua). Horrez gain, Gas Navarra SAk adierazten zuen jendaurreko aldian akordioa lortu zela ukitutako jabe guztiekin, udalarekin berarekin ere bai. Gas Navarra SAren idazkia udalari igorri ondoren, ez da erantzunik jaso; hortaz, ulertzen da Administrazio hori ados dagoela. Aurreko guztia kontuan hartuta, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak proposatzen du Azkoiengo Udalak aurkeztutako alegazioak ezestea.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, eta kontuan hartuta Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 46. bis artikuluan xedatutakoa, bidezkoa da eskatutakoa onartzea.
Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 48/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2016ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 1ekoa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. eta 36. artikuluetan ezarritakoa betez,
EBATZI DUT:
1. Gas Navarra SAri administrazio baimena ematea Azkoiengo eta Martzillako udal-mugarteetan INDUSAL industriarekin konexioa egiteko (gehieneko presioa: 16 bar).
2. Instalazio hori egiteko proiektua, Daniel Faciaben i Lacorte industria ingeniari teknikoak sinatua, onestea, eta hamabi hilabete ematea lanen exekuziorako.
3. Azkoiengo Udalak aurkeztutako alegazioak ezestea.
4. Baimendutako instalazioen onura publikoa deklaratzea nahitaez desjabetzearren eta bide zorra ezartzearren.
5. Gas Navarra SAri onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.
6. Baimen hau ematen da beharrezkoak diren emakidak eta baimenak galarazi gabe, aplikatzekoak diren bestelako xedapenen, sektoreko legeriaren eta, bereziki, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari buruzko xedapenen arabera, ukitutako ondasun eta zerbitzuen jabe diren erakunde guztienak barne.
7. Bi hilabeteko epean, eta betiere instalazioen exekuzioa hasi baino lehen, aurkeztutako aurrekontuaren %2ko bermea jarri beharko du Gas Navarra SAk. Berme hori Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuan jarri beharko da eta instalazioak abian jartzeko akta egin ondoren itzuliko da.
8. Instalazio berriek eta horien muntaketak indarreko araudian ezarritakoa beteko dute.
9. Gas Navarra SAk urriaren 7ko 34/1998 Legearen 74. artikuluan ezarritako betebeharrak beteko ditu, zehazki, artikulu horren 1.d) apartatuan ezarritakoa.
10. Behin proiektua eginik, instalazioak zerbitzuan jarri eta hogeita hamar egun igaro baino lehen, Gas Navarra SAk Gas Erregaien Banaketari eta Erabilerari buruzko Erregelamendu Teknikoa eta Jarraibide Tekniko Osagarriak (ICG 01 - 11) onesten dituen uztailaren 28ko 919/2016 Errege Dekretuaren 5.7 artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko du Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan.
11. Ebazpen hau Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
12. Ebazpen hau Gas Navarra SAri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.
13. Ebazpen hau Azkoiengo eta Martzillako udalei jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
14. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2017ko azaroaren 23an.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Yoldi Echarren.
Iragarkiaren kodea: F1713622