2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARMAÑANTZAS
2018ko karga-tasak. Hasierako onespena
Armañantzasko Udalak, 2017ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki zuen 2018rako karga-tasak finkatzea Hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioetan, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, Ekonomia-jardueren gaineko zergan eta Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan.
Espedientea, Udaleko Idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.
Armañantzasen, 2017ko abenduaren 18an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.
Iragarkiaren kodea: L1714803