12. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Udal ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2017ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea “Agoizko Udalaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza”.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2017ko abenduaren 20an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1714840