119. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

11/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17an, 2018ko aurrekontuan 11. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

KREDITU BEREZIAK, DIRUZAINTZAKO GERAKINAREKIN FINANTZATUAK

GASTUA:

GASTU
APLIKAZIOA

IZENA

ZENBATEKOA
(eurotan)

Gastu aplikazioa, aurrekontuan sortu beharrekoa

2391-2270600

Berdintasunaren arloko diagnostikoa

4.000,00

9200-6360000

Ekipo informatikoak

1.400,00

9200-2270601

Azterlan eta lan teknikoak Koordinatuen migrazioa

9.980,00

1611-6220005

Obrak Ziraukiko EUAn eta putzuan

80.599,43

GUZTIRA

95.979,43

FINANTZAKETA:

GASTU
APLIKAZIOA

IZENA

ZENBATEKOA
(eurotan)

8700000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

95.979,43

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Garesen, 2018ko ekainaren 8an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1807687