2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2018ko apirilaren 17an egindako bilkuran, jarraian aipatzen diren erabakiak hartu zituen Mankomunitatearen 2018ko plantilla organikoa onesteko, honako artikulu hauetan ezarritakoari jarraituz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluak, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikulua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.
Hasierako onespenaren iragarkia 2018ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 14an.
KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEAREN 2018KO PLANTILLA ORGANIKOA Funtzionarioak |
LANPOSTUAREN IZENA | KOPURUA | MAILA | OSAGARRIAK | SARBIDEA | ADMINISTRAZIO EGOERA |
Idazkaria | 1 | A | %29,72, lanpostukoa %9, lanaldiaren luzapenekoa | Oposizio-lehiaketa | Hutsik |
LANPOSTUAREN IZENA | KOPURUA | MAILA | OSAGARRIAK | SARBIDEA | ADMINISTRAZIO EGOERA |
Ofiziala | 1 | C | %18,36, lanpostukoa %9, lanaldiaren luzapenekoa | Oposizio-lehiaketa | Hutsik |
Administrari laguntzailea | 2 | D | %17,99, lanpostukoa %9, lanaldiaren luzapenekoa | Oposizio-lehiaketa | Hutsik |
Administrari laguntzailea | 3 | D | %17,99, lanpostukoa %9, lanaldiaren luzapenekoa | Oposizio-lehiaketa | Hutsik |
| MAILA | GRADUA | ANTZINATASUNA | OSAGARRIAK | MOTA | KARGUA |
Ruiz de Larramendi Ruiz de Galarreta, Imelda | A | | | %38,72 | Bitarteko funtzionarioa | Idazkaria |
Sanz Morrás, M.ª Puy | C | | | %27,36 | Administrazio-kontratuduna | Ofiziala |
Mendiri García, M.ª Rosa | D | | | %26,99 | Administrazio-kontratuduna | Administrari laguntzailea |
Sainz Leza, Ana M.ª | D | | | %26,99 | Administrazio-kontratuduna | Administrari laguntzailea |
Aguilar Kodeskoan, 2018ko maiatzaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Arantzazu Fernández Cayetano.
Iragarkiaren kodea: L1807698