2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2018ko martxoaren 22an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
Hasierako onespenaren erabakia 2018ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 18an.
Jendaurreko epea iragan denez eta Udalaren 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokorra hasiera batez onesteko erabakiaren aurka aurkeztu alegazioak ebatzirik, behin betiko onetsitzat jotzen da Udalaren 2018ko aurrekontua; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraituz, argitara ematen da kapitulutan laburtuta.
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 2.819.700,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 8.800,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 5,00 euro.
Diru-sarreren aurrekontua, guztira: 2.828.505,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 1.821.210,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 997.589,48 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 3.305,52 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.400,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 5.000,00 euro.
Gastuen aurrekontua, guztira: 2.828.505,00 euro.
Mankomunitatearen aurrekontua betearazteko oinarriak egintza berean onetsi ziren, eta espedientean daude.
Bijuestxirringua SL sozietatearen 2018rako diru-sarrera eta gastuen aurreikuspenak onetsi ziren, xehetasun honekin:
DIRU-SARRERAK: 326.380,00 euro.
GASTUAK: 326.380,00 euro.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Irunberrin, 2018ko ekainaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Mauro Gogorcena Aoiz.
Iragarkiaren kodea: L1807565