2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Araua, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak adineko pertsonentzat
eta/edo mendekotasuna dutenentzat egiten dituen jardueren prezio publikoak ezartzen dituena. Behin betiko onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2018ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zizur Nagusiko Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak adineko pertsonentzat eta/edo mendekotasuna dutenentzat egiten dituen jardueren prezio publikoak ezartzen dituen araua.
Onespenaren erabakia 2018ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 18an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, Zizur Nagusiko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak adineko pertsonentzat eta/edo mendekotasuna dutenentzat egiten dituen jardueren prezio publikoak ezartzen dituen araua behin betiko onetsi, eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Zizur Nagusian, 2018ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
ZIZUR NAGUSIKO UDALEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK ADINEKO PERTSONENTZAKO ETA/EDO MENDEKOTASUNA DUTENENTZAKO EGITEN DITUEN JARDUEREN PREZIO PUBLIKOAK EZARTZEN DITUEN ARAUA
Oinarria eta izaera
1. artikulua. Arau hau ezarri da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 106. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko III. kapituluko 2. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 28. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Kontzeptua
2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira jardueraren tarifa gisa edo mendekotasuna dutenentzako sustapen, prebentzio eta laguntza jardueretan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duen gisako bertze edozein kontzeptu dela eta, baldin eta Zizur Nagusiko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolatuak badira eta prezio publikoak aplikatzeko bertze ordenantzetan sartuta ez badaude.
Ordaintzera behartuak
3. artikulua. Prezio publikoak ordaindu beharko dituzte zerbitzu edo jardueren onura hartzen dutenek, erran nahi baita, Zizur Nagusiko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak mendekotasuna dutenentzat urtean antolatzen dituen sustapen, prebentzio eta laguntza jardueretara joaten diren pertsonek.
Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak
4. artikulua. Prezio publikoa hilean behin ordainduko da, inskribatutako edo matrikulatutako saio edo jarduera kopuruaren arabera, eta NANa eta bankuko kontuaren zenbakia zehaztuko dira.
5. artikulua. Zerbitzuaren onuradunaren kontu zenbakian kargatuko da ordainketa.
6. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, zerbitzua, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada edo eteten bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.
7. artikulua. Inskripzioa eginez gero, ez da ordaindutakoa itzuliko, 6. artikuluko kasuan salbu.
8. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatuari jarraituko zaio.
9. artikulua. Tarifak arau honen eranskinean agertzen dira.
ERANSKINA
Tarifak
Jarduera: Adineko pertsonak eta/edo mendekotasuna dutenak estimulatzeko eta familia zaintzaileei laguntzeko tailerra.
Egun 1 astean: 10 euro hilean.
2 egun astean: 20 euro hilean.
3 egun astean: 30 euro hilean.
Iragarkiaren kodea: L1807398