119. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Aldaketa, Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Udalak, 2018ko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela:

Hasiera batean onetsi da aldaketa Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzan.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Interesdunek Jaizko Herriko Etxean aztertzen ahalko dute espedientea, Rochapea karrikan, z.g., bulego orduetan.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Jaitzen, 2018ko ekainaren 11n.–Alkate udalburua, Francisco Javier Eraso Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1807692