2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Jarduera-lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Hirigintza/Jarduera-lizentziak izeneko udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun naturalean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Espedientearen zenbakia: 283/2018. Sustatzailea: Javier Orduña Osés. Jarduera: oilaskoetarako hegazti-granja. Tokia: Cascajo alderdia (12. poligonoko 598. eta 599. lurzatiak).
Azkoienen, 2018ko ekainaren 11n.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L1807751