119. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Ordenantza fiskala, Musika Eskolako prezio publikoak arautzen dituena. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2018ko maiatzaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Orkoiengo Udalaren Musika Eskolako prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2018ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1807743