2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURUZABAL
Aldaketa, B, C eta D ordenantzetan, eta Hirigintzako Araudi Orokorraren 107. artikuluan. Hasierako onespena
Muruzabalgo Udalak, 2018ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi du aldaketa Muruzabalgo B, C eta D ordenantzetan jasotako lurzatien itxituren erregulazioari dagokionez, eta Hirigintzako Araudi Orokorraren 107. artikuluan, lurzatien itxituren antolamenduari dagokionez.
Espedientea interesdunen eskura dago, hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, udal idazkaritzan azter dadin eta, beharrezkoa bada, komenigarri ikusten diren alegazioak eta iradokizunak aurkez daitezen; era berean, jakinaraziko da halakorik ezean behin betiko onetsitzat joko dela.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Muruzabalen, 2018ko ekainaren 4an.–Alkate udalburua, Ignacio Valencia Garrues.
Iragarkiaren kodea: L1807564