119. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

3/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko aurrekontuko 3. aldaketaren hasierako onespenaren erabakia 2018ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 27an, argitaraturik, eta jendaurreko epea alegaziorik gabe iraganik, Osoko Bilkurak 2018ko maiatzaren 29an hartutako erabakiarekin bat, behin betiko onetsi da eta kapituluetan banatuta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

3/2018 aurrekontu-aldaketa

GASTUAK:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 18.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 18.000,00 euro.

FINANTZAKETA:

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 18.000,00 euro.

Finantzabideak, guztira: 18.000,00 euro.

Arradan (Murillo El Cuende), 2018ko ekainaren 7an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1807720