2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
2/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Irunberriko Udalak, 2018ko apirilaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, legezko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 2/2018 espedientea, “kreditu berezia” baita.
Aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena 2018ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 18an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki-taulan paratu baitzen.
Jendaurreko epean (hamabost egun baliodunean) inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
2/2018 aldaketa, behin betiko onetsia, hementxe zehazten da:
–Kreditu bereziaren espedientea:
1.–Gastu goitituak:
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 12.000,00 euro.
Guztira: 12.000,00 euro.
Espedientearen finantzaketa:
1.–Diru-sarrera handiagoak.
7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 12.000,00 euro.
Guztira: 12.000,00 euro.
Irunberrin, 2018ko ekainaren 11n.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
Iragarkiaren kodea: L1807738