119. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LORKA

Ordenantza, eremu publikoa kartelekin okupatzea arautzen duena. Hasierako onespena

Lorkako Kontzejuko Kudeaketa Batzordeak, 2018ko maiatzaren 17ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eremu publikoa kartelekin okupatzea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Eremu publikoa kartelekin okupatzea arautzen duen ordenantza, eta testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lorkan, 2018ko maiatzaren 17an.–Burua, Juan María Pantoja Montero.

Iragarkiaren kodea: L1807657