119. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN

Ordenantza, festa-ekitaldiak egiteko laguntza ekonomikoak arautzen dituena. Hasierako onespena

Lizoaingo Udalak, 2018ko maiatzaren 30ean egin bilkuran, erregelamenduzko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zuen Lizoainen eta Arriasgoitin festa-ekitaldiak egiteko laguntza ekonomikoak arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizoainen, 2018ko ekainaren 12an.–Alkatea, Amaia Ekisoain Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1807758