2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TXULAPAIN
Jarduera-lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jarraian zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Javier Astiz Arano. Jarduera: ahate hazkuntza. Dagoen ustiapena handitzea, 7.100 ahate gehiago hartzeko; guztira, 14.200 ahate hazteko tokia izanen da. Jarduerak okupatzen duen azalera erabilgarria %25 handituko da, eta Osinagako 4. poligonoko 112. eta 107. lurzatiak ukitzen ditu.
Markalainen (Txulapain), 2018ko ekainaren 11n.–Zinegotzi eskuordetua, José Ignacio Subiza Ataun.
Iragarkiaren kodea: L1807721