119. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1276/2018 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiarena, Nafarroako Foruzaingoko kabo batzuk izendatzen dituena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1356/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean), deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko foruzain-kabo izateko hamalau lanpostu kategoriaz igotzeko prozeduraren bidez betetzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 4ko 2182/2017 Ebazpenaren bidez deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2017ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 8koan.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urriaren 2an emandako 2488/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko 196. NAOan argitaratu zen, urriaren 10ekoan), deialdian onartu eta baztertu diren izangien behin betiko zerrenda onetsi zen. Haren bidez, bestetik, 6.1. oinarria aldatu zen, epaimahaiaren behin betiko osaera ezartzeko, eta proba teoriko-praktikoa egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 21eko 432/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxiki zitzaizkion Nafarroako Foruzaingoko kabo izateko hamabost izangai, deialdian aurreikusitako trebakuntza ikastaroa egiteko, eta zerbitzu berezien egoera administratiboan deklaratu zituzten.

Lehiaketaren lehenbiziko fasea bukaturik, deialdiaren oinarrietan aurreikusitako prestakuntza ikastaroa bukaturik, eta lanpostu hutsak hautatuta, zuzendaritza nagusi honek bete beharreko lanpostuetan sartzen diren hautagaien izendapena egiteko proposamena jaso du, esleitu beharreko lanpostuak zehaztuak dituena.

Hori guztia kontuan hartuz, eta deialdiaren 10.1. oinarrian xedatutakoa betez, bidezkoa da hautapen prozesua gainditu duten izangaiak izendatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Polizia-identifikazioaren zenbaki hau duten izangai hauek Foruzaingoko kabo izendatzea: 515, 549, 562, 624, 742, 743, 766, 779, 824, 886, 893, 911, 976, 1065.

2. Honako lanpostu hauek esleitzea:

–PIZ: 515; lanpostuaren zenbakia: 9810. Herritarren Babeserako eta Arretarako Altsasuko Taldeari atxikia.

–PIZ: 549; lanpostuaren zenbakia: 5995. Herritarren Babeserako eta Arretarako Lizarrako Taldeari atxikia.

–PIZ: 562; lanpostuaren zenbakia: 5982. Herritarren Babeserako eta Arretarako Tafallako Taldeari atxikia.

–PIZ: 624; lanpostuaren zenbakia: 9816. Herritarren Babeserako eta Arretarako Zangozako Taldeari atxikia.

–PIZ: 742; lanpostuaren zenbakia: 8605. Herritarren Babeserako eta Arretarako Tuterako Taldeari atxikia.

–PIZ: 743; lanpostuaren zenbakia: 9812. Herritarren Babeserako eta Arretarako Elizondoko Taldeari atxikia.

–PIZ: 766; lanpostuaren zenbakia: 9819. Herritarren Babeserako eta Arretarako Zangozako Taldeari atxikia.

–PIZ: 779; lanpostuaren zenbakia: 8004. Herritarren Babeserako eta Arretarako Elizondoko Taldeari atxikia.

–PIZ: 824; lanpostuaren zenbakia: 8607. Herritarren Babeserako eta Arretarako Elizondoko Taldeari atxikia.

–PIZ: 886; lanpostuaren zenbakia: 9808. Herritarren Babeserako eta Arretarako Tuterako Taldeari atxikia.

–PIZ: 893; lanpostuaren zenbakia: 5973. Herritarren Babeserako eta Arretarako Zangozako Taldeari atxikia.

–PIZ: 911; lanpostuaren zenbakia: 8003. Herritarren Babeserako eta Arretarako Elizondoko Taldeari atxikia.

–PIZ: 976; lanpostuaren zenbakia: 9811. Herritarren Babeserako eta Arretarako Altsasuko Taldeari atxikia.

–PIZ: 1065; lanpostuaren zenbakia: 5671. Tuterako Atestatu Taldeari atxikia.

3. Aditzera ematea izendatutakoek 2018ko ekainaren 6an jabetu beharko dutela lanpostuaz, hala ez egiteko behar bezala justifikaturiko arrazoirik ez badago.

4. Behar diren ondorioak izan ditzan, ebazpen hau igortzea Barneko Zuzendaritza Nagusiari, eta Nafarroako Foruzaingoko buruari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako Zuzendaritzari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2018ko ekainaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1807707