119. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

1/2017 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena 2017ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 6an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki oholean paratu baitzen.

Hamabost egun balioduneko epea iraganik inork ez duenez alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betiko onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin bat.

1/2017 aldaketa, behin betiko onetsia, hementxe zehazten da:

Kreditu bereziaren espedientea:

1.–Gastu goitituak:

1 92000 22706.–Artxiboa: 6.750 euro.

Guztira: 6.750 euro.

–Finantzaketa:

2.–Diru-sarrera goitituak:

870.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 4.330 euro.

4508006.–Artxiborako diru-laguntza: 2.420 euro.

Guztira: 6.750 euro.

Iturmendin, 2017ko azaroaren 27an.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.

Iragarkiaren kodea: L1807699