119. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Udalbatzak, 2017ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen onestea 2018ko plantilla organikoaren egokitzapena. Hasierako onespena 2018ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 23an.

Ikusirik plantillaren egokitzapena, Manuel Goicoechea Yabarrek (bitarteko idazkari kontu-hartzailea) eta Ana Garcés Tapiak (administrariak) aurkeztutako alegazioak, espedienteko agiriak eta Udal Idazkaritzaren txostena, Izabako Udalak, Izabako eta Uztarrozeko Udalek idazkari bera izateko Nahitaezko Batasunak 2018ko otsailaren 12ko bilkuran erabakitakoarekin bat, aho batez erabaki du:

–Ezestea Manuel Goicoechea Yabar eta Ana Garcés Tapia langileek aurkeztutako alegazioak.

–Berrestea 2017ko abenduaren 27ko bilkuran hartutako erabakia, plantilla organikoa onestekoa.

–Behin betiko onestea 2018ko plantilla organikoa, eranskinean agertzen dena.

Izaban, 2018ko ekainaren 6an.–Alkate udalburua, Jesús Barace Marco.

2018KO PLANTILLA ORGANIKOAREN ERANSKINA

A) Funtzionarioen plantilla organikoa.

–Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %22. Lanaldi luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

–Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %7. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

–Lanpostua: zerbitzu anitzetako arduraduna. Maila: D. Mailako osagarria: 12. Lanpostuko osagarria: %7. Goiko ur hornidurako/jaiegunetako osagarria: %34,90. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

B) Funtzionarioen zerrenda.

–Izen-deiturak: hutsik. Maila: A. Lanpostua: Udaleko idazkaria. Administrazio egoera: hutsik. Merezimendu partikularra: euskara, 3. graduko hizkuntza maila (5. maila, ahozko eta idatzizko trebetasun maila).

–Izen-deiturak: Lusarreta Galé, Ana Carmen. Lanpostua: administrari-ofiziala. Gradua: 4. Administrazio egoera: jardunean, zerbitzu eginkizunetan.

–Izen-deiturak: Gorria Sena, José Damian. Lanpostua: zerbitzu anitzetako arduraduna. Gradua: 5. Administrazio egoera: jardunean.

C) Administrazio-kontratudunen plantilla organikoa.

–Lanpostua: bitarteko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %22. Lanaldi luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

D) Administrazio-kontratudunen zerrenda.

Deiturak eta izena: Goicoechea Yábar, Manuel. Udaleko bitarteko idazkaria, Uztarrozeko Udalarekin partekatua. Administrazio egoera: jardunean.

E) Aldi baterako lan-kontratudunen plantilla organikoa.

–Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %7. Sarbidea: oposizio-lehiaketa eta barne igoera.

–Amortizatzen da lanpostu hau: udal instalazioen garbitzailea. Maila: E. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %7. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

–Lanpostua: ludotekaria. Maila: D. Lanaldiaren %16. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %7. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

–Lanpostua: zentral hidroelektrikoko enplegatua. Maila: E. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: 15,77. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

F) Aldi baterako lan-kontratudunen zerrenda.

–Izen-deiturak: Garcés Tapia, Ana. Lanpostua: administrari-ofiziala. Administrazio egoera: jardunean.

–Izen-deiturak: hutsik. Lanpostua: udal instalazioen garbitzailea. Administrazio egoera: hutsik.

–Izen-deiturak: Ione Barace Orduna. Lanpostua: ludotekaria. Administrazio egoera: jardunean.

–Izen-deiturak: Baines Pilart, Mikel. Lanpostua: zentral hidroelektrikoko enplegatua. Administrazio egoera: jardunean.

Iragarkiaren kodea: L1807566