119. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Alkatetza beste baten esku uztea

Garinoaingo Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren ekainaren 6ko 34/2018 Ebazpenaren bidez, ondoko hau ebatzi du:

“Garinoaingo udalerritik kanpo egon behar dudanez 2018ko ekainaren 18tik 29ra, biak barne.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluei jarraikiz,

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarriaren arabera eta indarrean dagoen legediak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz.

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Nire eskudantzia guztiak Rebeca Lecumberri Militino alkateordearen esku uztea, esandako egunetan alkatetzak berezkoak dituen eginkizunak betetzeko.

Bigarrena.–Eskuordetze honek ondorioak sortuko ditu ebazpen honen datatik aitzina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari igortzea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.”

Garinoainen, 2018ko ekainaren 11n.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Oderiz.

Iragarkiaren kodea: L1807749