119. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

5/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2018ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 21ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

KREDITU BEREZIAK

(Finantza aldetik jasangarriak diren inbertsioak)

GASTUAK:

VI. kapitulua.–Finantza aldetik jasangarriak diren inbertsioak: 337.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

VI. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 337.000,00 euro.

Funesen, 2018ko ekainaren 11n.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1807742