2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Hiri-jarduketarako plan berezia Ollokiko 1. poligonoko 462., 463., 464., 465. eta 466. lurzatietan. Hasierako onespena
Esteribarko Udalak, 2018ko maiatzaren hogeita hamaikan egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Ollokiko 1. poligonoko 462., 463., 464., 465. eta 466. lurzatien hiri-jarduketarako plan berezia, 2018ko maiatzaren 4an Udalean sartua, 1362 zenbakiarekin, Luardena SLk sustatua eta Ángel Fernández de Piérola arkitektoak prestatua, espedientean behar bezala eginbidetua dagoen testuaren arabera.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Esteribarren, 2018ko ekainaren 11n.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.
Iragarkiaren kodea: L1807748