119. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun azterketa, Hirigintzako Udal Planeko
1. POEko M3A etxe-sailean. Hasierako onespena

Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko maiatzaren 17an egin bilkura arruntean, erabaki zuen xehetasun azterketa hasiera batean onestea Hirigintzako Udal Planeko 1. POEko M3A etxe-sailean (Tejeria kalea), baina, bakarrik, 2052. eta 2053. lurzatien tipologia aldaturik. Sustatzailea Ivanova Maribel Suquilanda Yaguachi da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lizarran, 2018ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandía.

Iragarkiaren kodea: L1807719