119. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXABARRI

Udal ordenantza, herri-ondasunen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Etxabarriko Kontzejuak, 2018ko ekainaren 10ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxabarriko Kontzejuaren (Allin) eskumeneko herri-ondasunen erabilera arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxabarrin, 2018ko ekainaren 3an.–Kontzejuko burua, Iker Aramendía Jiménez de Vicuña.

Iragarkiaren kodea: L1807750