119. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Herri-lurzatien okupazioa, kanalizazio elektrikoa eta ureztatzeko hornidura hoditeria hortik pasatzeko. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2018ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran eta gehiengo osoz, erabaki zuen hasiera batean onestea Valle de Odieta S. Coop.-ek herri-lurra okupatzea, 12. poligonoko 169., 165. eta 158. herri-lurzatietan eta Sotilloko bidean, bai eta okupazio hau arautzen duen baldintza-agiria onestea ere, espedientean dagoen dokumentazioari jarraikiz. 1.023 metro lineal eta 1.534,50 metro karratuko azalera (luzera guztian 1,5 metro zabalera) okupatuko da, eta xedea da lurpeko kanalizazio elektrikoa eta ureztatzeko hornidura hoditeria paratzea ureztalurretarako, trazadura berria baita.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea, interesdunen eskura baita Udal Idazkaritzan, jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

Jendaurrean dagoen bizkitartean inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da, onets dadin; beraz, Nafarroako Gobernuak desafektazioa onestean ezartzen dituen baldintzetara loturik egonen da.

Caparroson, 2018ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1807669