2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Kontribuzio bereziak ezarri eta arautzea, Caparrosoko N-121 Zaragozako errepideko zeharbidearen alboko eremuetako euri uren sarea eta zoladura berritzeko obretarako. Behin betiko onespena
Caparrosoko Udalak, 2018ko otsailaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen kontribuzio bereziak ezarri eta arautzea obra hauek egiteko:
1. Euri uren sarea eta zoladura berritzea, Caparrosoko N-121 Zaragozako errepideko zeharbidearen alboko eremuetan, eskuinaldean, Zaragozako errepidea kalea ukituz.
2. Zoladura berritzea Caparrosoko N-121 Zaragozako errepideko zeharbidearen alboko eremuetan, ezkerraldean, Val de Tejería kaleari eraginez.
Erabaki hori jendaurrean egon da hogeita hamar egun baliodunean, Udal honetako iragarki oholean eta 2018ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 20an, iragarkia argitaratuta, eta banan-banan jakinarazi zaie ukituei. Epe horretan bi alegazio aurkeztu dira.
Caparrosoko Udalak, 2018ko maiatzaren 31ko osoko bilkuran, erabateko gehiengoarekin, erabaki du alegazioak ebatzi eta behin betiko onestea kontribuzio berezi horien ezarpena eta arauketa, jarraian ematen baita erabakiaren xedapen zatia. Beraz, erabaki da:
“Lehenengoa.–Kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeko espedientean aurkeztutako alegazioak, lehenago azaldu direnak, honela ebaztea:
–Alfonso Araiz Ochoak aurkeztutako alegazioa baiestea eta, horren ondorioz, alegatzaileari baja ematea ezkerraldeko (Val de Tejeria kaleko) zergadunen zerrendan, eta kuotak handitzea Laura Aicua Redondori eta Iñaki Barasoain Martínezi, hau da, alegatzaileak esleitua zuen portzentajea (erdi bana), lurzatian jabetza portzentaje horren titularrak baitira.
–Manuel Igal Arandari igortzea Mairagako Mankomunitateak egindako txostena (jada bere esku dagoena) eta Udal Idazkaritzak egindakoa, bai eta espedienteko dokumentuak ere, bere kontsultari edo argibide eskaerari erantzuteko.
Bigarrena.–Behin betiko onestea 2018ko otsailaren 12ko bileran hartutako erabakia, eta horrenbestez, ondoko obra finantzatzeko kontribuzio berezien ezarpen eta arauketa onestea, honako banaketa oinarri eta kuota hauekin ukitutako bi kaleetako bakoitzerako:
2.1.–Eskuinaldeko oinarriak eta kuota: Zaragozako errepidea:
a) Obren kostua, guztira, 133.179,50 eurokoa da. Nafarroako Gobernuaren 93.555,85 euroko diru-laguntza jasoko dela aurreikusten denez, Udal honek bere gain hartzen duen kostua 39.623,66 eurokoa izanen da. Hortaz, kontribuzio berezien bidez finantzatu beharreko gehieneko kostua 35.661,29 eurokoa da, Udalak bere gain hartzen duen kostuaren %90ari dagokiona.
b) Behin-behineko zenbatekoa finkatzea onuradunen artean banatzekoa: 15.263,48 euro, hau da, Caparrosoko Udalak beregain hartzen duen obra kostuaren %38,52ri dagokiona.
c) Aurreko oinarrian azaltzen den kopurua zuzendu eta doitu egingo da aipatu obrak bukatu ondoren, obren benetako kostua jakinda, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 112.3 artikuluan xedatutakoaren arabera: “Obra edo zerbitzuetarako aurrekontuan jarritako kostu osoa aurreikuspen hutsa izango da. Benetako kostua handiagoa edo txikiagoa izatera, hura hartuko da dagozkion kuotak kalkulatzeko”.
d) Banaketa modulu gisa aplikatzea higiezinen fatxadako metro linealak: 82 euro/metro lineal bakoitzeko.
e) Oinarri hauetan berariaz aurreikusi gabeko aferetan Kontribuzio berezien ordainarazpena arautzen duen ordenantza aplikatuko da.
2.2.–Ezkerraldeko oinarriak eta kuota: Val de Tejería:
a) Obren kostua, guztira, 44.542,19 eurokoa da. Nafarroako Gobernuaren 31.289,97 euroko diru-laguntza jasoko dela aurreikusten denez, Udal honek bere gain hartzen duen kostua 13.252,22 eurokoa izanen da. Hortaz, kontribuzio berezien bidez finantzatu beharreko gehieneko kostua 11.927,00 eurokoa da, Udalak bere gain hartzen duen kostuaren %90ari dagokiona.
b) Behin-behineko zenbatekoa finkatzea onuradunen artean banatzekoa: 4.202,55 euro, hau da, Caparrosoko Udalak beregain hartzen duen obra kostuaren %31,71ri dagokiona.
c) Aurreko oinarrian azaltzen den kopurua zuzendu eta doitu egingo da aipatu obrak bukatu ondoren, obren benetako kostua jakinda, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 112.3 artikuluan xedatutakoaren arabera: “Obra edo zerbitzuetarako aurrekontuan jarritako kostu osoa aurreikuspen hutsa izango da. Benetako kostua handiagoa edo txikiagoa izatera, hura hartuko da dagozkion kuotak kalkulatzeko”.
d) Banaketa modulu gisa aplikatzea higiezinen fatxadako metro linealak: 33 euro/metro lineal bakoitzeko.
e) Oinarri hauetan berariaz aurreikusi gabeko aferetan Kontribuzio berezien ordainarazpena arautzen duen ordenantza aplikatuko da.
Hirugarrena.–Aurreko puntuan ezarritako ondorioetarako, zergadunen behin betiko zerrenda onestea, baita banan banako kuotak ere, obraren kostuari modulu aplikagarria ezartzearen ondorioz ateratakoak, I. eranskinean ezartzen den bezala. Ordainketa seihilekoko hamar kuota berdinetan eginen da, kontribuzioen erroldarekin batera.
Laugarrena.–Erabaki hau alegatzaileei igortzea.
Bosgarrena.–Onetsitako kontribuzioaren ondoriozko banakako kuotak eta erabaki hau banan-banan jakinaraztea onuradunei.
Seigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.”
Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten erabaki horren kontra honako hauek para daitezkeela:
a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Caparrosoko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.
c) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Caparroson, 2018ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.
Iragarkiaren kodea: L1807514