1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
175/2018 FORU AGINDUA, maiatzaren 23koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, maiatzaren 17ko 207/2015 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu haren bidez, Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluko kideak izendatu ziren.
Martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearen 21. artikuluak Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluaren osaera arautzen du.
Aipatu artikuluaren arabera, hauek osatuko dute kontseilua: kontseiluko burua; zazpi kide, Nafarroako Gobernuan boluntariotzarekin zerikusia duten zuzendari nagusiak zazpiak; Nafarroako Foru Administrazioaren hiru teknikari, boluntario kontuetan adituak; toki entitateen hiru ordezkari, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatuak; zazpi kide, Boluntarioen Entitateen erregistroan izena emanik dauden entitateetatik hautatuak; hiru boluntario, boluntarioen taldeak ordezkatzeko, eta hiru kide, Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten hiru sindikatuetakoak.
Boluntarioen erakundeen ordezkariek, boluntario diren kideek eta sindikatuetako ordezkariek beraien artetik hautatuko dute kontseiluko lehendakariordea, eta kontseiluko ordezkaria Nafarroako Boluntariotzaren Kontseilua sartua dagoen Departamentuko idazkari tekniko nagusia izanen da.
Kideen kargualdia lau urtekoa izanen da boluntariotzaren entitateen, boluntarioen eta sindikatuen ordezkarien kasuan; hala ere, bidezko da kontseiluaren osaera egokitzea administrazio publikoetan eta beste entitate batzuetan gertatutako aldaketak aintzat hartuta.
Horrenbestez, Nafarroako Boluntariotzari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluko kideak izendatu zituen martxoaren 17ko 207/2015 Foru Agindua aldatzea. Kontseilua kide hauek osatuko dute:
a) Nafarroako Gobernuko zuzendari nagusiak, boluntariotzarekin zerikusia dutenak:
–Gema Mañú Echaide andrea, Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusia.
–Inés Francés Román andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren zuzendari kudeatzailea.
–Óscar Moracho del Río jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea.
–Eva García Balaguer andrea, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia.
–Agustín Gastaminza Oiz jauna, Barneko zuzendari nagusia.
–Rubén Goñi Urroz jauna, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea.
–Pello Pellejero Goñi jauna, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia.
b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren teknikariak, boluntario kontuetan adituak:
–Andrés Carbonero Martínez jauna, Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Rosario Oteiza Ugarte andrea, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gazte Mugikortasunerako Bulegoko burua.
–Joaquín del Valle de Lersundi Manso de Zúniga jauna, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzuko zuzendaria.
c) Toki entitateak ordezkatzeko, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendaturik:
–Pablo Azcona Molinet jauna, Lodosako alkatea eta NUKFko burua.
–Marisa Marqués Rodríguez andrea, Tuterako Udaleko Gizarte Aferetako zinegotzia.
–Manuel Millera Carrera jauna, Iruñeko Udaleko Herritarren Partaidetzako zinegotzia.
d) Boluntarioen Entitateen erregistroan izena emanik dauden entitateetatik hautatutakoak ordezkatzeko:
–M.ª Teresa Font Arellano andrea, PLANAVen izenean (Nafarroako Boluntariotzaren Plataforma).
–Begoña Rubio Martínez andrea, CERMINen izenean.
–Enrique Abad Martínez jauna, CONGDN-GKEen Koordinakundearen izenean.
–Gara González Santana andrea, Pobreziaren aurkako Sarearen izenean.
–Joaquín Ignacio Mencos Arraiza jauna, Nafarroako Gurutze Gorriaren izenean.
–Maite Quintana Saldise andrea, Iruñeko eta Tuterako Elizbarrutiko Cáritasen izenean.
–Elena Acaz Carro andrea, ASVONAren izenean.
e) Boluntarioen taldea ordezkatzeko:
–José Francisco Cobos García jauna.
–Fernando García Amoedo jauna.
–Juan Pedro Arraiza Rodriguez-Monte jauna.
f) Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten sindikatuak ordezkatzeko:
–Borja Paredes Alonso jauna, UGTren izenean.
–Carmen Sesma Beruete andrea, CC.OO. sindikatuaren izenean.
g) Kontseiluko idazkaria:
–Javier Piquer Lapuerta jauna, Eskubide Sozialetako Departamentuko idazkari tekniko nagusia.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2018ko maiatzaren 23an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.
Iragarkiaren kodea: F1807463