119. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, Tokiko Gobernu Batzarraren eskumenen delegazioan

Barañaingo Udaleko alkate udalburuak, 2018ko ekainaren 11n, 633/2018 Ebazpena eman zuen. Hona hemen lehenengo xedapen zatia:

“Tokiko Gobernu Batzarraren alde egindako eskumenen delegazioa aldatzea, alkatetza honen ekainaren 29ko 652/2015 eta azaroaren 20ko 1141/2015 Ebazpenen bidez; ondorioz, obrak, zerbitzuak, hornidurak, etab. kontratatzeko organo gisa duen eskumena, hornidura eta zerbitzuak kontratatzeko baliatuko du, 45.000 eurotik (BEZa kanpo) gorako kontratuak direnean, bai eta obrak kontratatzeko ere, azken horiek 90.000 eurotik (BEZa kanpo) gorakoak direnean, eta ezin izanen dira inola ere gainditu aplikatzekoa den araudiak alkatetza honentzat finkatutako mugak kontratazioen eta eskumenen arloan”.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2018ko ekainaren 12an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1807754