2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
1/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Agoizko Udalak, 2018ko ekainaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea 1. aldaketa 2018ko ekitaldiko aurrekontuan. Aldaketaren ondorioz, kreditu berezia finantzatuko da 2017ko kontuen diruzaintzako gerakinaren kargura. Zehazki: gastuen 3340-62900 partida: Untzitiko Teileria hobiaren Memoriaren Parkea eraikitzea, 15.574 eurokoa; diru-sarreren partidak: Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza (7508002), 6.000,00 eurokoa; toki entitateentzako diru-laguntzak (76200), 9.574,00 eurokoa.
Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, espedientea jendaurrean egongo da aztergai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten. Aipatu epean aurkezten ez badira, behin betiko onetsitzat hartuko da, eta ez da hura berresteko akordiorik beharko.
Agoitzen, 2018ko ekainaren 7an.–Alkate udalburua, Unai Lako Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1807689