119. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, Udaleko gizarte-hezitzailea izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendatzeko proposamena

Zizur Nagusiko alkateak, 386. zenbakia duen Ebazpenaren bidez, eta 2018ko ekainaren 1ean, hurrengoa erabaki du:

Hautaketa prozesua bukatuta, Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko gizarte-hezitzailea izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko egindako oposizio-lehiaketaren ondoren, deialdiko kalifikazio-epaimahaiak erabaki du, deialdiko 7.1 oinarriak aipatzen duena betez, Zizur Nagusiko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea gainditu duten izangaien zerrenda, ateratako emaitzekin batera, eta izendatzeko proposamena Alkatetza honi igorri zaio; beraz, puntu gehien jaso dutenak eta deialdian eskaturiko plaza kopurua bete dezaketenak –bi, kasu honetan– hauexek izan dira:

–Txanda irekia:

JOSÉ MIGUEL RAZKIN OROBENGOA

–Txanda murriztua:

IDOIA MARKINA GORRIZ

Alkatetza honek uste du, arestian aipatutako proposamena deialdiaren oinarriekin (2017ko abuztuaren 17an Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 158. zenbakian argitaratua) eta hutsak zuzentzearekin (2017ko irailaren 5ean Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 171. zenbakian argitaratua) bat datorrela, beraz,

ERABAKI DUT:

1.–José Miguel Razkin Orobengoa eta Idoia Markina Gorriz izangaien aldeko izendapena onartzea, puntu gehien jaso duten pertsonak izan direlako eta deialdian eskaturiko plaza kopurua betetzeko lekua dutelako.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zizur Nagusian, 2018ko ekainaren 1ean.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1807903