Iragarkia
119. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 21a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CORELLA
Deialdia, administrari laguntzaile izateko lanpostuan
aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez eratzeko
Corellako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2018ko maiatzaren 30ean egin bilkuran hartutako erabakiaren bidez deialdia onetsi zen izangaien zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, administrari laguntzaile izateko lanpostuan aldi baterako kontratazioaren bidez aritzeko, Corellako Udalean sortzen diren beharrei erantzun beharrez. Deialdia argitara ematen da, bai eta hura arautuko duten oinarriak ere:
OINARRIAK
1.–Xedea.
1.1. Deialdia iragartzen da izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, Corellako Udalaren zerbitzuko administrari laguntzailearen lanpostuan aritzeko, Udalean sortzen diren aldi baterako beharrei erantzutearren. Zerrenda erabil daiteke lanpostu hutsak bitarteko kontratuez betetzeko, behin-behineko ordezkapenetarako laneko bajengatik, oporretarako eta udal zerbitzuak indartzeko behar puntualetarako.
1.2. Egin beharreko lanak bere mailari eta kategoriari dagozkienak izango dira, jendeari harrera egitea eta Udalaren administrazio zerbitzuei sostengu ematea barne. Halaber, beharrezkoa bada, Udalaren bulegoetatik kanpora jarduketak eta kudeaketak egingo ditu.
1.3. Lanpostuek Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen D mailari dagozkion ordainsariak izango dituzte. Era berean, plantilla organikoan ezarrita dauden osagarriak, baita hitzarmen kolektiboaren bidez lor daitezkeenak ere eskuratuko dituzte.
1.4. Lanaldia osoa nahiz partziala izan daiteke. Horiek guztiak zerbitzuaren beharretara egokituko dira eta noiznahi aldatzen ahalko dituzte administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.
Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete; zuzenbidez bereizita ez badaude. Orobat, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, legez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.
b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.
c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Eskola graduatuen titulua, Lanbide Heziketako lehen mailakoa edo horien baliokide bat izatea, edo izateko maneran egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina).
Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.
d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisikoak eta psikikoak izatea.
e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia izan ez izana, ezta diziplinako kaleratze bidez bidali izana ere.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, beren estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko.
Baldintza horiek guztiak agiri bidez frogatu beharko dituzte hautatzen diren eta aldi baterako kontrataziorako deia jasotzen duten izangaiek, adierazten zaien unean, kontratua formalizatu aurretik.
Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan salbu, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izango dira kontratatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.
Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautapen-prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean beharko dira bete.
3.–Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Corellako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Espainiako plaza, z.g.) 09:30etik 13:30era bitarte, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz.
Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, ziurtatu aurretik.
Eskabideak I. eranskinean argitaratzen den ereduari beharko zaizkio lotu.
Parte hartzeko eskabidean izangaiek adierazi behar dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua eta eskatzen den titulazioarena aurkeztu beharko dituzte, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako hura erdiesteko maneran izango direla adierazten duen agiriarena.
3.2. Minusbaliotasuna duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, minusbaliotasuna dutela frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatu ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zein minusbaliotasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.
4.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izango da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
5.–Behin-behineko zerrendak.
Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Corellako Udaleko alkateak ebazpena emango du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta jendaurrean jarriko da Corellako Udalaren iragarki-taulan, bai eta Udalaren web-orrian ere (www.corella.es).
Taulan agertzen denetik hasita, izangaiek bost egun balioduneko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.
6.–Behin betiko zerrendak.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzi ondoren, Corellako Udaleko alkateak ebazpena emango du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko; hura Corellako Udalaren iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian jarriko da jendaurrean, deialdi honetako zortzigarren oinarrian aipatzen diren hautaprobak egiteko eguna eta tokia adierazita.
Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Izangaiek kontratazioa egiteko deia egiten zaielarik aurkeztu behar duten dokumentazioa aztertutakoan baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdi honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.
7.–Kalifikazio epaimahaia.
7.1. Hauek izango dira kalifikazio epaimahaiko kideak:
Epaimahaiburua: Gorka García Izal, Cascanteko Udaleko alkate udalburua.
Ordezkoa: Patricia Cueva Lázaro, Cascanteko Udaleko lehen alkateordea.
–Epaimahaikidea: Rosana Ugarte López, Corellako Udaleko kontu-hartzailea.
Ordezkoa: Nuria Mateos Crisostomo, Cintruenigoko Udaleko kontu-hartzailea.
Epaimahaikidea: Fabiola López Muñoz, Cintruenigoko Udaleko administrari-ofiziala.
–Ordezkoa: M.ª José Arméndariz Poyales, Corellako Udaleko administrari-ofiziala.
–Epaimahaikidea: Corellako Udaleko ordezkari sindikalek izendatua.
–Ordezkoa: Corellako Udaleko ordezkari sindikalek izendatua.
–Epaimahaikide-idazkaria: Milagrosa López Mendoza, Cascanteko Udaleko idazkaria.
–Ordezko epaimahaikide-idazkaria: Miguel Chivite Sesma, Tuterako Udaleko idazkaria.
7.2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta Corellako Udalari hala jakinarazi, baldin Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako jasota dauden arrazoiak suertatzen badira.
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.
Epaimahaia aldatzen bada, epaimahaikideek beraiek uko egiteko edo haiek errekusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, aditzera emango da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.
7.3. Hautaproba hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izango da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.
Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.
7.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruz sortzen diren arazoak.
7.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emango diote laguntza epaimahaiari.
8.–Hautaproben nondik-norakoak eta balorazioa.
Lehiaketaldia:
Lehiaketaldiko balorazioa.
1. Deialdi honetako izangai guztiek, merezimenduak dituztela uste badute, oinarri hauetako zehaztapenei jarraikiz, agiri bidez frogatu behar dituzte, parte hartzeko eskabidea aurkezten dutenean.
2. Epaimahaiak izangaiek aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu ondoko baremoarekin bat eta, osotara, ez da inoiz 30 puntu baino gehiago emango.
Merezimenduen balorazioa:
Esperientzia: gehienez ere 20 puntu.
–Administrazio publikoetan administrari laguntzaile lanpostuetan emandako zerbitzuak: urte bakoitzeko 2 puntu. Zenbatuko diren tarte txikienak 6 hilabetekoak dira.
–Administrazio publikoak izan gabe beste enpresa batzuetan administrari laguntzaile lanpostuetan emandako zerbitzuak: urte bakoitzeko 1 puntu. Zenbatuko diren tarte txikienak 6 hilabetekoak dira.
Prestakuntza: gehienez ere 10 puntu.
–Bete beharreko lanpostuarekin lotutako erakunde ofizialek emandako prestakuntza ikastaroak:
–7 eta 14 ordu arteko ikastaroak: 0,25 puntu ikastaro bakoitzeko.
–14 eta 28 ordu arteko ikastaroak: 0,50 puntu ikastaro bakoitzeko.
–28 ordutik gorako ikastaroak: puntu 1 ikastaro bakoitzeko.
Oposizioaldia:
8.1. Hautapen prozesua epaimahaiak adierazten duen egunean hasiko da; aurreikusia dago datorren ekainean izatea. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen egintza berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.
8.2. Hautagaiak hautatzeko ariketa bakar bat egingo da; bertan test motako 50 galdera teoriko-praktiko, II. eranskineko gaiei buruzkoak, erantzun beharko dira idatziz.
Galdera guztietan hiru erantzun edo gehiago emango dira aukeran, eta horietatik bat bakarra izango da baliozkoa. Galdera guztiek balio bera izango dute. Erantzun okerrek galdera bakoitzari emandako balorazioaren laurden bateko zigorra izango dute. Ariketa hau egiteko izangaiek izango duten denbora epaimahaiak adieraziko du, azterketa hasi baino lehen.
Ariketaren balorazioak 70 puntu egin ditzake, gehienez ere, eta bazterturik geldituko dira eskatzen den gehieneko puntuazioaren erdia, gutxienez, eskuratzen ez duten izangaiak.
8.3. Ariketak plika sistemaren bidez egingo dira.
8.4. Ariketaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak argitara emango du gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioekin, ariketa egin den tokian eta Corellako Udalaren iragarki-taulan. Zerrenda Interneten bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.corella.es helbidean.
8.5. Ariketarako dei bakarra egingo da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, gidabaimena edo pasaportea eraman beharko dute aldean. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo nortasuna aipatutako agirietako baten bidez frogatzen ez dutenak.
9.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.
Hautapen prozesua bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Corellako Udalaren iragarki-taulan eta proba egin den tokian, proba gainditzen duten izangaien zerrenda, lortutako azken puntuazioaren hurrenkeraren araberakoa, eta Tokiko Gobernu Batzarrari helaraziko dio, baita hautapen prozesuaren espediente osoa ere, behin betiko onets dezan.
Izangai bi edo gehiago puntuetan berdindurik badaude, berdinketa zozketa bidez ebatziko da.
10.–Kontratazio zerrenden kudeaketa.
10.1. Kontratazio zerrendek lau urteko indarraldia izango dute, salbu epe laburragoan agortzen badira edo beste deialdi bat egiten bada.
10.2. Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda kudeatzeko arauak.
A) Deia:
Gainditu duten izangaien kontratazioa, oro har, zerbitzuaren beharren arabera banakako deiak egin ondotik egingo da.
Izangaiek harremanetarako zenbait telefono, posta helbide edo faxzenbaki ematen ahalko dituzte, azkar lokalizatu ahal izateko, eta eguneraturik izan beharko dituzte.
Izangaiei zerrenda bakoitzean dagoen lehentasun ordenaren arabera dei egingo zaie. Aurreko hori gorabehera, dei horretan kontuan hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategineko zazpigarren xedapen gehigarrian, 4. apartatuan ezarritakoa (administrazio publikoetan desgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).
Kontratua telefonoz eskaintzen zaion izangaiari hiru dei, bederen, egingo zaizkio emandako komunikazio-bideen bitartez, bi eguneko epean.
Dei bakoitzaren idatzizko oharra egingo da, gorabeherak, eguna eta ordua aipaturik.
Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen diren lanpostu guztiak bete arte.
Harremanetan jartzerik izan ez duten izangaiek zerrendan zuten postuari eutsiko diote.
Lan-kontratudun batek muzin egiten ahalko dio kontratuari iraupen luzeko beste bat hartzeko, baldin eta haren zerrendaren esparrukoa bada eta hari badagokio ordenaren arabera.
B) Uko egiteak:
1. Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrendaren bukaerara pasako da, ondoko egoera batean dagoela frogatu ezean:
1. Indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan kontratu batengatik horretara behartua egotea.
2. Aldi baterako ezintasun egoeran izatea edo umea izateagatik edo adoptatzeagatik lizentzia izatea.
3. 3 urte baino gutxiagoko semea edo alaba, norberak izana nahiz adoptatua, zaindu beharrean egotea.
4. Zaindu behar badu bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, adina, istripua edo eritasuna dela-kausa bere burua ezin gobernatu duena.
5. Izangaia ezkondu berria bada edo, Bikote Egonkorren Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera, balio bereko egoeran sartu berria, hori gertatu ondoko edo gertatu aurreko hamabost egun naturaletan uko eginez gero lanpostuari.
Aurreko apartatuan adierazitako egoeretako batean edo kontratazio arloan eskumena duen organoak baloratuko dituen gisako egoeretan dauden izangaiek hilabeteko epea izango dute, uko egiten dioten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, hori agiriekin eta modu frogagarrian egiaztatzeko. Hala bada, zerrendan zuten toki berean jarraituko dute.
Artikulu honetako lehen apartatuan aipatutako kasu guztietan izangaiek jakinaraziko dute noiz dauden berriz zerbitzurako prest. Horretarako, uko egitea ekarri zuen egoera noiz bukatu den adierazten duten agiriak aurkeztuko dituzte. Jakinarazpen hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.
C) Baztertzeak:
Izangaiak honako kasu hauetan geratuko dira deia ekarri duen zerrendatik kanpo:
a) Eskainitako lanpostuari arrazoirik gabe uko egitea.
b) Sinatutako kontratuari uko egitea.
c) Deia eginda lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea.
11.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza burutu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
I. ERANSKINA
Eskabidea (PDFa).
II. ERANSKINA
Gai-zerrenda
1.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Interesdunak. Administrazio publikoen jarduna: arau orokorrak, moduak eta epeak. Administrazio-egintzen baldintzak, eraginkortasuna, deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Prozeduraren bermeak, hasiera, antolaketa, instrukzioa, bukaera, tramitazio sinplifikatua eta betearazpena. Administrazio errekurtsoak: printzipio orokorrak, gora jotzeko errekurtsoa eta berraztertzeko errekurtsoa.
2.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Funtzionamendu elektronikoa sektore publikoan. Egoitza elektronikoa. Internet ataria.
3.–Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. II. titulua: Udalerria. I. kapitulua: Lurraldea eta biztanleria. II. kapitulua: Antolaketa. V. titulua: Toki entitateen funtzionamenduaren araubidea: I. kapitulua: Funtzionamenduaren araubidea. IV. kapitulua: Herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea.
4.–Udal errolda: 1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, Toki Entitateetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugaketaren Erregelamendua onesten duena. Biztanleen udal errolda.
5.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: I. titulua: Nafarroako toki entitateen antolaketa eta administrazioa. III. titulua: Nafarroako toki entitateen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea. IV. titulua: toki entitateen ondasunak. V. titulua: Jarduerak, zerbitzuak eta lanak. IX. titulua: Nafarroako toki entitateen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, inpugnazioa eta kontrola: bereziki Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako gora jotzeko errekurtsoa (279/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa).
6.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa.
7.–12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzkoa. Izaera eta eginkizunak. Kontzeptua, helburua eta edukia. Mantentzeko eskumena.
8.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena. V. titulua: Administrazioaren esku-hartzea lurzoruaren eraikuntzan eta erabileretan, eta hirigintza arloko diziplina.
9.–4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzkoa: III. titulua: Udalaren lizentzia behar duten jarduera sailkatuak. VI. titulua: Zehapen araubidea.
10.–Tresna informatikoak: Word, Excel eta Access.
11.–Administrazio agiriak. Kontzeptua, edukia eta eginkizuna.
12.–Hizkuntza trebetasunak. Gaztelaniaren oinarrizko ortografia. Gramatika.
13.–Corellako Udalaren ordenantzak eta erregelamenduak.
14.–Corellako historia. Corellako udal-mugarteko toponimia eta kartografia. Corellako kale-izendegia.
Corellan, 2018ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L1807528
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
