119. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko ekainaren 6an hartua, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Urtarrilaren 30eko 9/2013 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseilua sortu zen, eta haren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautu ziren.

Nafarroako Gobernuak 2013ko urriaren 16an hartutako erabakiaren bidez (205. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 23koa), Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kideak izendatu ziren. Urtarrilaren 30eko 9/2013 Foru Dekretuaren 4.2 artikuluan ezartzen den bezala, haien agintaldiak lau urte iraunen du, Nafarroako Aldizkari Ofizialean izendapenak argitaratzen direnetik, eta epe hori igarotakoan Kontseiluaren kide guztiak berrituko dira.

Foru dekretu horren 3. artikuluak Kontseilua hamahiru kidek osatuko dutela ezartzen du, honako hauek hain zuzen: kontseiluburuak, hau da, lan arloko kontseilari eskudunak, eta hamabi kidek; horietatik lau Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ordezkatzeko izendatuko dira, kontseiluburuak proposatuta, beste lau, langile autonomoen lanbide elkarteak ordezkatzeko, bi enpresaburuen elkarteak ordezkatzeko, eta bi sindikatuak ordezkatzeko.

Orobat, parte-hartzaile bakoitzak kontseilukide adina ordezko izenda ditzake.

Garapen Ekonomikorako kontseilariaren azaroaren 13ko 135/2017 Foru Aginduaren bidez, langile autonomoen lanbide elkarteek Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluan parte hartzeko modua zehazteko deialdia onetsi zen, eta deialdi horretan aurkeztutako eskaeren irekiera, tramitazioa eta kalifikazioa egin ondoren, bidezkoa da, aipatu foru dekretuaren 4. artikuluarekin bat, kontseilua berritzeko dagozkion izendapenak egitea.

Horrenbestez, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kide hauek izendatzea:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ordezkatzeko:

–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia.

–Lan Zerbitzuko zuzendaria.

–Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuko zuzendaria.

–Politika Ekonomikoaren Zerbitzuko zuzendaria.

b) Langile autonomoen lanbide elkarteak ordezkatzeko:

Titularrak:

–Danny Imízcoz Osés jauna, Asociación Intersectorial de Autónomos de Navarra (CEAT-Nafarroa) ordezkatzeko.

–Juan Carlos Equiza Larrea jauna, Asociación de Trabajadores Autónomos de Navarra (ATA-Navarra) ordezkatzeko.

–Natalia Moriones Ayerra andrea, Unión de Profesionales y Trabajadores Autónomos de Navarra (UPTA-Navarra) ordezkatzeko.

–María Pilar Ruiz Cobo andrea, Asociación de Trabajadores Autónomos Dependientes de Navarra (TRADE-Navarra) ordezkatzeko.

Ordezkoak:

–David Lezáun Induráin jauna, Asociación Intersectorial de Autónomos de Navarra (CEAT-Nafarroa) ordezkatzeko.

–Marta Díaz García andrea eta José Luis Perea Blanquer jauna, Asociación de Trabajadores Autónomos de Navarra (ATA-Navarra) ordezkatzeko.

–Alberto Zabalza Olcoz jauna, Unión de Profesionales y Trabajadores Autónomos de Navarra (UPTA-Navarra) ordezkatzeko.

–Alfredo Sanz Zufía jauna, Asociación de Trabajadores Autónomos Dependientes de Navarra (TRADE-Navarra) ordezkatzeko.

c) Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten enpresaburuen erakundeak ordezkatzeko:

Titularrak: Carlos Fernández Valdivieso jauna eta Alberto Améscoa Díaz jauna, Confederación de Empresarios de Navarra (CEN) ordezkatzeko.

Ordezkoak: Javier Iradiel Ibáñez jauna eta José Manuel Olivar de Julián jauna, Confederación de Empresarios de Navarra (CEN) ordezkatzeko.

d) Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten sindikatuak ordezkatzeko:

Titularrak:

–Amaia Villanueva Fernández andrea, Unión General de Trabajadores (UGT) ordezkatzeko.

–Javier Barinaga Adrián jauna, Comisiones Obreras de Navarra (CC.OO.) ordezkatzeko.

Ordezkoak:

–María Soledad Vicente Yoldi andrea, Unión General de Trabajadores (UGT) ordezkatzeko.

–Carmen Sesma Beruete andrea, Comisiones Obreras de Navarra (CC.OO.) ordezkatzeko.

2. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2018ko ekainaren 6an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1807629